XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaharberritze lanak egiteko laguntzak edo dirulaguntzak emateari buruzko galdera

FORU DIPUTAZIOAREN ERANTZUNA

Biltzarreko Erregelamenduko 112.1 artikuluan ezarritakoa betez, Isabel Arboniés Bermejo Foru Parlamentario andreak zaharberritze lanak egiteko laguntzak edo dirulaguntzak emateari buruz egindako galderaren erantzuna, Foru Diputazioak emana, Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin agindu da.

Galdera hori 1998ko martxoaren 31ko 22. zk.ko Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Iruñean, 1998ko apirilaren 30ean Lehendakaria:

Mª Dolores Eguren Apesteguía

ERANTZUNA

Isabel Arboniés Bermejo Foru Parlamentario andreak galdera egin du zaharberritze-lanak egiteko laguntza edo dirulaguntzak emateari buruz.

Hona Hezkuntza eta Kultura Kontseilariaren erantzuna:

1.- Kontuen Ganbararen txostenak dirulaguntzak behar bezala eman direla erabaki du; are gehiago, Kontuen Ganbararen ustez denbora-bilakaera positiboa izan da espedienteen izapidetzeari dagokionez.

Iruñeko Artzapezpikutza ez dago galderan adierazitako Batzordearen barruan.

2.- Txostenarekiko alegazioetan adierazten eta praktikan hala egiten denez, Hezkuntza Departamentuko unitateek Kontuen Ganbarak bere irizpenetan adierazten dituen oharrak bere horretan errespetatzen dituzte eta burutzen dituzte.

Hori guztia jakinarazi dizut Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 184. artikuluak eta ondokoek ezarritakoari jarraituz.

Iruñean, 1998ko apirilaren 22an

Hezkuntza eta Kultura Kontseilaria: Jesus Javier Marcotegui Ros